Euskarazko bideojokoen ertz ugari aztertu dira Jokotekniako II jardunaldian
Gurean Gaur
2019, urr. 14 - 16:10
Larunbatean ospatu zen Jokoteknia euskarazko bideojokoen bigarren jardunaldia. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak antolatuta, gozieko 9etan abiatu ziren hitzaldi eta mahai-inguruak Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Bertaratutakoek, bideojokoen arloko ertz ugari jorratu zituzten hitzaldiez gozatu ahal izan zuten. Topaketen helburua industria eta jokozaleen diagnostikoa egin eta bertako joko egile eta zaleen arteko harremana sortzea da. Aipagarria da emakumeen papera bideojokoaren industrian sakon jorratu zela.