Eusko Jaurlaritzaren "ekintza falta” salatu dute Sukar Horia kolektiboko ekintzaileek bidoiekin kateatuz
Gurean Gaur
2020, eka. 24 - 12:06
Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean bi ekintzaile kateatu dira Trantsizio ekologikoa orain! leloak kamisetetan idatzita eta bi karril moztu dituzte. "Normaltasun berriak zaharraren antz handia" duela diote. Salatu dute “enpresa handi kutsakorrek irabazi handiak” dituzten bitartean, langileek "gero eta miseria handiagoa" sufritu behar dutela. Tentsio uneak izan dira rotaflexaz bidoia mozten eta zementuari mailukadaka eta zizelkadaka aritu direlako suhiltzaileak kateatutako ekintzaileak bidetik ateratzeko. Bi ordu inguruz eutsi diote ekintzari eta Ertzaintzak bost pertsona identifikatu ditu.