Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

GARAk Egin-i egotzitako hiru milioi eurotako zorrari aurre egin beharko dio

Gurean Gaur

2019, urt. 30 - 15:01
Kazetaren zuzendaritzak jakinarazi duenez, Gizarte Segurantzarekin akordioa adostu dute, 15 urte atzera Baltasar Garzon epaileak GARAren bizkarrean utzitako zorra kitatzeko. Ondorioz, GARAk, sei hilabetero, 500000 eurotako ordainketei aurre egin beharko die, guztira hiru milioi baino gehiago pagatuz. Iñaki Sotok "kolpe gogorra dela" nabarmendu du baina "aurrera egingo dutela" azpimarratu du. Bide horretan, "instituzioen babesa eta herritarren laguntza" eskatu dute, "kazetaritza politiko, kritiko, independiente eta profesionala" egiten jarraitu eta "trantsizio digitala eta negozio eredu aldaketa" egin ondoren, abian jarritako egitasmoak sostengatzeko. Ekinbide horretan, "prekarizazio larria" pairatu duten hedabideak, modu sektorialean ulertu eta "industria kulturalaren zutabe" gisa ulertzeko eskatu du.
Hamaika Telebista