Gaur hasi da epea uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidez botoa aurkezteko
Gurean Gaur
2020, eka. 22 - 17:06
bozkatzeko aukera hori eskatu dutenek boto paperak jasotzen hasiak dira jadanik eta uztailaren 10era arte izango dute epea botoa entregatzeko. Oraindik tartea dute, aldiz, espainiar Estatuan bizi diren eta aukera hori baliatu nahi dutenek eskaera egiteko. Iñigo Urkulluk aurreratu zuen bezala, epe hori ohi baino gehiago luzatu du Jaurlaritzak COVID19agatik eta Uztailaren 2ra arte izango da aukera eskaera egiteko, hain zuzen.