Skip to main content

Gaur hasi da Ernaik antolatutako "Bizitzak biziarazi" ekimena

Gurean Gaur

2019, eka. 13 - 18:06
Gaur hasi da Ernaik antolatutako “Bizitzak biziarazi” ekimena. Euskal Herri osoko hainbat txoko eta bazterretan antolatu ditu ekimenak gazte antolakundeak. Horietako bat da Aiaraldea. Saratxoko industriagunean hasi dute eguna bertako gazteek. Bertatik hasi eta Laudiorainoko martxa bat egin dute, gazteek pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Ostegunean hasi eta larunbatera arte luzatuko da “Bizitzak biziarazi” ekimena. Ostegun eta ostiralean herri eta eskualdeen txanda izango da. Larunbatean berriz Gasteizen bilduko dira denak. Egunotan antolatutako martxa, hitzaldi eta tailerren bitartez, gazteek pairatzen duten prekarietate egoera salatu eta bestelako bizi eredu eta proiektuen aldeko aldarria zabaltzea dute helburu Ernaiko gazteek.