Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Gaza bonbardatzen jarraitzen du Israelek

Gurean Gaur

2021, Maiatza 12 - 13:05
Gutxienez 45 palestinar hil eta 230etik gora zauritu ditu dagoeneko Israelek Gazaren aurkako bonbardaketetan eta Zisjordania okupatuan. 13 hildako adin txikikoak dira. Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak gainera ziurtatu du erasoen kopurua eta intentsitatea areagotzeko asmoa dutela. Beni gantz defentsa ministroak berriz hitzez hitz adierazi du hau hasiera besterik ez dela. Hala, bart gaueko bonbardaketei gaur goizeko lehen orduan eman die jarraipena estatu sionistak.
Hamaika Telebista