Skip to main content

Gimeno kontseilariak legea beteko duela esan du Mendigorriko familien eskaeren aurrean

Gurean Gaur

2020, ots. 06 - 17:02
Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoko gurasoek beren seme-alabak D ereduan matrikulatzeko izaten ari diren zailtasunak salatu dituzte. Prentsaurrean emandako datuen arabera, datorren ikasturtean Mendigorrian egingo diren aurre-matrikulen %43 D ereduan izango dira, hau da, euskaraz ikastea nahiko luketenak beste ereduak gaindituko lituzkete. Mendigorriko familien eskaeraren aurrean legea beteko duela esan du Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariak.