Gizartearen aniztasuna eta kohesioa hartu du hizpide Eusko Ikaskuntzak
Gurean Gaur
2018, urr. 26 - 16:10
Eusko Ikaskuntzak bere XVIII. kongresuaren 3. jardunaldia burutu du gaurkoan Iruñean. Gizartearen aniztasuna eta kohesioa izan dute hizpide, eta bertan aritutako Josu Amezaga Soziologian doktore eta EHUko irakasleak Hamaika Telebistari eskainio dio elkarrizketa. Amezagak adierazi du, egun, Euskal Herrian komunikabide desberdinak izan arren, berez ustez, aniztasuna ez da euskal gizarteak beharko lukeena. Era berean, komunikabide gehienetan ez dela euskara islatzen ohartarazi du. Hortaz, euskararen aldeko lana egiten duten komunikabideen lana garrantzitsutzat jo du euskal gizarte kohesiorako.