Skip to main content

‘Gorputz grafiak: memoria feministaren marruak’ erakusketa, Iruñean ikusgai

Gurean Gaur

2018, aza. 22 - 15:11
‘Gorputz grafiak: memoria feministaren marruak’ izeneko erakusketa zabaldu du Iruñean Emagin elkarteak. Euskal Herriko mugimendu feministaren ibilbidea irudikatzea du helburu, iraultza txiki bat eraginez. Izan ere, memoria erresistentzia praktika bat izan nahi du erakusketak. Iruñeko kondestablean ikusgai izango da abenduaren 16ra bitarte.