Greba feministaren indarra, Korrikaren zirrara, Txibiteren izendatzea, Kataluniako egoera eta Berri Txarraken agurra urteko protagonista nagusiak
Gurean Gaur
2019, abe. 20 - 13:12
Hauteskundeen jarioa izan dugun urtean, EAJk bere nagusitasuna berretsi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; Nafarroan, aldiz, Txibite sozialista eta Maya unionista kontserbadorea dira Nafarroko presidente eta Iruñeko alkate berriak. Kale aktibazioko hilabeteak izan dira, horren lekuko martxoaren 8ko greba feminista, pentsiodunen protestak, altsasuko gazteekiko elkartasuna edo G7ren aurkako mobilizazioak Miarritzen. Nazioartean, Kataluniako egoerara begira egongo gara, espainiar Estatuan Pedro Sanchezek bitan irabazitako bozak eta Hego Amerikan izandako une konbultsoak. Boliviako estatu kolpea, Txileko errepresioa edo Lularen askatasuna. Kiroletan, Realak Kopan lortutako balentria azpimarratu behar, Osasuna eta Bilbao Basketen igoerekin batera. Kulturan, zalantzarik gabe, Berri Txarraken agurra urteko fenomenoa izan da.