Skip to main content

Greenpeace erakundeak hainbat ozeanotako egoera salatu du Bilbon

Gurean Gaur

2019, eka. 07 - 16:06
Greenpeace-ren Artic Sunrise itsasontzia Bilbon dago, ozeanoek pairatzen dituzten egoerak salatzeko asmoz. Ingurumenaren zein plastikoaren aurkako borroken nazioarteko egunen baitako astean, krisi klimatikoaren aurrean, Greenpeacek inplikazio gehiago eskatu die erakundeei. Ozeanoetan bizi diren izaki bizidunek eta baliabide naturalek pairatzen duten egoera larriaz ohartarazi nahi dute eta hiriz hiri arituko dira kontzientziak astindu nahian.