Skip to main content

Gutun zuriaren edizio berriak, letrak liburuetatik atera eta beste diziplina batzuetara eramango ditu

Gurean Gaur

2019, mar. 04 - 16:03
Bilboko Letren Nazioarteko jaialdia apirilaren 2tik 6ra bitarte ospatuko da “gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea” izenburupean. Literatura jantziko dute aurten artistekin egingo diren tailerrek, kontzertuek, talentu berriekin elkarrizketek eta ikus-entzunezko sorkuntzek. Honela helburu dute jaialdia publiko berrietara zabaltzea. Azkuna Zentroan izango da Letren jaialdia. Aurtengo berezitasuna den diziplina nahastearen ideia inplizituki agertzen da izenburuan