Skip to main content

Haize boladek aldamio bat bota dute Gurutzetan eta 64 familia etxetik atera behar izan dute

Gurean Gaur

2020, mar. 04 - 14:03
Hazieak gogor jo egin zuen atzo Euskal Herrian, bereziki Bizkaian. Durangon, San Antonioko eskolako horma bat erori zen, baina istripurik larriena Barakaldon gertatu zen, Gurutzetako auzoan zehazki. Arratsaldeko laurak pasata hazieak 12 solairuko aldamio bat bota zuen Aleixandre eta Bake kaleen artean. Giza kalterik ez zen eman baina eragindako etxebizitzetako 64 famili kanpoan egin behar izan dute lo, arriskuak ekiditeko. Barakaldoko Udalak larrialdi plana jarri zuen martxan eta Errekatxuko Kultur Etxea prestatu zuen familiak bertan gaua pasatzeko. Hala ere, askok, senitartekoen etxeetara joatea erabaki zuten.
Hamaika Telebista