Skip to main content

HAMAIKAk webgune berria du

Gurean Gaur

2020, aza. 13 - 09:11

Hamaika Telebistak irudia berrituta ekingo dio 11. urteurrenari. Irudi korporatiboa berrituta, webgunearen txanda heldu da. Eman aukera Hamaikari. Aukeran, Hamaika.

Urteurren betean, hamaika urte beteta, berritzen jarraitzen du HAMAIKAk, eta beste urrats bat egin du gaur norabide horretan.

Irudi berria

Berrikuntza ugari dakar HAMAIKAren webgunearen diseinu berriak. Ikuslea erosoago sentitzeko, eta estilo garaikideari bidea emateko, argitasuna eta sinpletasuna lehenetsi dira. Honi esker, nabigazioa aberatsagoa izango da. Eta, eduki bat hautatuta, eduki gehiago bistaratzeko modua izango du erabiltzaileak.

Noiznahi eta nonahi ikusteko

Berrikuntza garrantzitsua da mota guztietara era automatikoan egokitzen den responsive diseinua. Pantailaren tamainaren arabera, edukien bistaratzea egokitzen da, noiznahi eta nonahi ikusteko.

Teknologia mota hau erabiliz, informazioa gailu mugikorretan eskuratzen duten erabiltzaileen esperientzia hobetu nahi da, edozein dela HAMAIKAren edukietara iristeko modua (zuzenean, zeharka edo sare sozialen bidez). Izan ere, gero eta gehiago erabiltzen dira telefonoak eta tabletak informatzeko —gaur egun, HAMAIKAren webgunearen trafiko handiena sakelakoa da—. Asko dira baita ere, beste hedabideetako argitalpenen bidez edota bilaketa eginda webera heltzen direnak.

Gaurkotasuna, bestelako edukiak alboratu gabe

Gaurkotasunak garrantzia du, baina bestelako edukiak alde batera utzi gabe. Bi hitzetan esanda, saioen, albisteen eta bestelako edukien artean oreka bilatzea da berrikuntzaren helburua.

Urteurrena berritze prozesuari ekiteko baliatu du HAMAIKAk. Ibilbidea webgunea eta Interneteko eskaintza berriz pentsatu eta antolatzeko baliatu du, hain zuzen ere.

 

Hamaika Telebista