Skip to main content

Hasi da txakolinaren festa Getarian

Gurean Gaur

2019, urt. 17 - 19:01
Getariako Txakolina jatorri izenak 2018ko uztako txakolina aurkeztu du gaur, Getariako San Anton egunean. Bertan izan dira Emilio Ostolaza jatorri izenaren elkarteko presidentea, upategietako ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kideak. Jakitea elkarteko kideak igo dira jarraian oholtza gainera. Bertako sukaldaritzaren alde egindako lanagatik jaso dute San Anton eguneko omenaldia, Markel Olanoren eta Emilio Ostolazaren eskutik. Gure Txeru eta Gazte Alaiak taldeko kideek aurreskua egin diete, eta ondoren, upategietako ordezkariek, Jakiteako eta instituzioetako ordezkariek topa egin dute 2018ko uztako txakolinarekin.