Skip to main content

Hauteskundeak irabazi arren zail izango du Netanyahuk gobernua osatzea

Gurean Gaur

2020, mar. 03 - 18:03
Benjamin Netanyahuren Likud alderdiak irabazi ditu Israelgo hauteskundeak. Gobernua osatu ezinak eraginda hirugarren aldiz joan behar izan dute herritarrek hauteslekuetara, eta emaitzak ikusita ezin da baztertu hauteskundeak laugarren aldiz errepikatzeko aukera. Bozen %90a zenbatuta, 36 eserleku eskuratuko lituzke Likudek. Beny Gantz hautagaiaren Urdina eta Zuria aliantzak 32 lortuko lituzke, 4 gutxiago. Zerrena Arabiar Bateratua izan da hirugarren indarra, 15 ordezkarirekin.
Hamaika Telebista