Herritarrek gogoz hartu dituzte kaleak asteburuan
Gurean Gaur
2020, Maiatza 04 - 15:05
Hego Euskal Herriko biztanleek gustura hartu dituzte kaleak ia zazpi asteren ostean. Asteburuan, herritar guztiek izan dute aukera kalera irteteko. Hala paseatzeko, nola kirola egiteko. Betiere, ordutegi baten barruan egin behar izan dira jarduerok, pilaketak ekiditeko. Bide oso luzea geratzen da aurretik, baina etorkizunak zer ekarriko duen jakin gabe, alai hartu dute euskal herritarrek etxetik atera ahal izatea.