Igor Arroyo (LAB): “Ez dugu normaltasunera itzuli nahi, norma borrokatu nahi dugu”
Gurean Gaur
2020, api. 30 - 18:04
Pandemiak erabat baldintzatu du Maiatzaren Lehena. Izan ere, garai zailak dira langile askorentzat. Batzuk kaleratuak izan dira, beste batzuk eskubide murrizketak pairatu dituzte, askok ziurgabetasunez begiratzen diote etorkizunari. Salbuespen egoera honetan hamaika egoera latz bistaratu dira gizartean eta horietaz mintzatu da Igor Arroyo, LABeko Idazkari Nagusi ondokoa. Esan duenez, "kapitalaren eta bizitzaren zitzaren arteko borroka da" aste hauetan ikusi duguna, eta ziurtatu du "bizitzaren alde" lan egiteko gogo handia dutela herritarrek.