Skip to main content

Indarkeria matxista kasuak Donostian, Barakaldon eta Villabonan

Gurean Gaur

2020, Maiatza 04 - 19:05
Espetxeratu egin dute Donostian bikotekide ohiari eraso egitea egotzita 39 urteko gizonezkoa. Pasa den larunbatean atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita eta kartzelatu egin dute gaur. Aldiz, askatu egin dute indarkeria matxistagatik atzo Barakaldon atxilotutako gizona. Bestetik, Barakaldoko kasua jaso zen egun berean, maiatzaren lehenean, ezagutu zen emakume batek Villabonan pairatutako indarkeria. Erasotzaileak emakumeari lana eta dokumentazioa eskaini zizkion, eta orain bi aste egin zion kontratua, bere haurra zaintzeko. Behin emakumea gizonaren bizilekua den baserrian zegoela, gatibu hartu zuen erasotzaileak.
Hamaika Telebista