Jabi Asurmendi (Udalbiltza): "Herri gisa kolektiboki egin daitekeen ekarpena garrantzitsua da"
Gurean Gaur
2020, mar. 13 - 14:03
Azken asteburuan familia-ekitaldia izan zuen Jabi Asurmendi Udalgintzako lehendakariak. Nahiz eta momentuan bertan partaidetariko inork sintomarik ez izan, hiru bat pertsonek koronabirusaren zantzuak sentitu dituzte hurrengo egunetan. Jarraibideei kasu eginda, etxean aurkitzen da Asurmendi, izan ere, arduraz jokatzearen garrantzia eta jarraibideei kasu egitearen beharra azpimarratu du. Bestalde, jubilatutako mediku bati esker momentu honetan izan beharreko jarreraz eta hartu beharreko prebentzio neurrien jakitun da eta horregatik, boluntarioen jarrera eskertu du. Gainera, herri gisa zaintzaren arloan kolektiboki egin daitekeen ekarpenaren balioa azpimarratu du.