Skip to main content

Janire Landaluze eta Mikel Alvarez, Eskubideen Karta Soziala: “Aterabide kolektibo eta aurrerakoiak behar dira horrelako krisi batetik irteteko”

Gurean Gaur

Fiskalitate eta aurrekontu justuagoen alde mobilizatuko da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Horixe osatzen duten eragileen izenean Janire Landaluzek eta Mikel Alvarezek azaldu dutenez, salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak bere horretan jarraitzen du, sistema honek dituen gabeziak gero eta modu sakonagoan agertuz eta langile zein herritar sektore zabalen bizitzak prekarizatuz. Horregatik, mobilizazio dinamika bat aurkeztuz abiatuko dute ikasturtea.