Jaurlaritzak sei eta zortzi asteen artean espero du luizia egonkortzea
Gurean Gaur
2020, mar. 05 - 11:03
Zaldibarko luizia konpontzeko lanak fase berri batean sartu dira hondakinak hartzeko bi biltegiak eraikitzeko erabakiarekin. Luiziaren osteko lehen asteetan zabortegiaren ontzitik kanpo eroritako «hondakin arriskutsu» gisa izendaturiko lur eta zaborrak nola eraman izan zen Jaurlaritzaren buruhauste nagusia, erresistentzia ugari ikusi zituelako inguruko zabortegietan. Behin zabortegiaren inguruan geldituko direla erabakita, luizi gaineko lanek bultzada jasoko dute eraikitzen ari diren bide eta pista berriei esker, eta, era berean, bizkortu egin ahal izango dira Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran aurkitzeko lanak.