Skip to main content

Jose Maria Usandizagaren 'Mendi-Mendiyan' obra antzezlan bihurtu dute

Gurean Gaur

2019, eka. 12 - 15:06
Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari artistikoak José María Usandizagaren obra bat antzezlan bihurtzea erabaki du. Euskal egilearen 20.mende hasierako lirikoa, hain zuzen ere. Ausrine Stundyte soprano lituaniarra euskaraz arituko da. Mendi-Mendiyan Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen. Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu eta hurrengo urtean Campos Eliseos Antzokian estreinatu zen opera. Kontzertu erara moldatu zen ondoren eta baita balet emanaldi formatura ere. Orain, Arriagako 2018-2019 denboraldiari amaiera emateko, Calixto Bieitok antzerki izaera emango dio. Abeslari arituko da 1909an enkargua egin zuen Alfredo Etxaberen birbiloba. Operaren eszenaratzeaz baliatuz, ekainaren 20an eta 22an, emanaldia baino lehenago Mendi-Mendiyan lanari eta Usandizaga egileari buruzko hitzaldia eskainiko da. Emanaldia bera, kalean ere emango da zuzenean larunbatean: