Skip to main content

Julen Hernandez kazetari eta interneteko eduki sortzaileak “El caso Jaizkibel” dokumentala egin du

Gurean Gaur

2019, urr. 09 - 16:10
Dokumental honetan konpainia parekideak bizi izan duen egoera azaltzen da, lehenengo aldiz kalera irten zirenetik gaur egunera arte. Albistetik harago joan nahi zuen Donostiarrak. Gainera, testuinguru guztia ezagutu ondoren eta informazio guztia jaso ondoren ere, Kale Nagusian bizitako egoerak ikuspegi guztia aldatu zion Hernandezi. Erreakzio gehienak positiboak izan dira dokumentala argitaratutakoan. Eskertuta agertu dira Euskal Herritar gehienak eta identifikatuta kasu batzuetan kasua ezagutzen ez zuten baina antzeko egoerak bizi izan dituzten ikusleak. Hala ere, izan da erreakzio negatiborik.