Kontzentrazio esparruetako txisteak, Simplicissimus kabaretaren eskutik
Gurean Gaur
2019, aza. 20 - 16:11
Horrorea testigu, umorea egiten jarraitu zuten Finkek, Grunbaumek eta Gerronek. Berlingo gau giroko emanaldietako izarrak izan ziren gerrartean, baina estu zelatatu zituzten beti. Kontzentrazio esparruetan amaitu zuten. Umorista alemanen horien figura berreskuratu du Tartean konpainiak Simplicissimus kabaretarekin. Patxo Telleriak idatzi du testua eta umore tonu guztiak baliatu ditu horretarako.