Krisi ekonomikoaren aurrean, Trumpek bertan behera utzi ditu langile atzerritarrentzako hainbat bisen jaulkipenak
Gurean Gaur
2020, eka. 23 - 14:06
Abenduaren 30era arte suspenditu du AEBetako presidenteak lan-oniritzien onarpena, agindu exekutibo baten pean emandako erabakiaren bidez. ‘American First’-en ikuspegitik eta bigarren agintaldirako hauteskunde-kanpainaren azken txanpan, Trumpek aurre egin nahi dio “lan-eskaintzaren beherakadari” eta atzerriko langileek galdu diren lanpostuak "betetzea" saihestu nahi du.