Skip to main content

Kutsatutako pertsonek ezin izango dute botoa eman igandean

  • Bideoa:
Jarraipen batzordeak bilera egin du Zumarragako ospitalean. Bileraren atarian, Adur Ezenarro Ordiziako alkateak bat-bateko neurri batzuk zehaztu ditu. Horrela, hauteslekuak birkokatuko dira, herriko frontoian kontzentratuz, distantziak eta irteera eta sarrera bereiziak hobeto bermatzeko. Bileratik irtetean, Ezenarrok azaldu du dagoeneko kutsatuta dauden pertsonek ezin izango dutela botoa eman igandean, eta berrogeialdian daudenei, berriz, aukera emango zaiela, baldin eta botoa etxetik eramaten badute eta eskolan hartzen ez badute.
  • Created on .

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista