Lejarragaren porrota, unerik txarrenean
Gurean Gaur
2019, api. 01 - 18:04
Lehen porrota, ibilbide profesionalean, larunbatean etorri zen Avanesyan errusiarraren aurrean. Europako gerrikoa babesten zuen bigarren aldia zen, irabaziz gero, munduko gerrikoagatik borrokatzeko hauspoa izan zitekeena. Ondo hasi bazen ere, hasieratik ez zuen argi ikusi. Laugarren round-ean beherakada hasi zen, Avaensyanen gako batek Kerman lurrera bota zuenean. Bizkaitarra zutitu bazen ere, hurrengo round-ak errusiarraren bakarrizketa izan zen. Bederatzigarrenean, Avanesyanek pausu bat eman zuen aurrera, eta kolpe kurboak goian eta behean emanez, Lejarraga soken kontra jarri zuen. Epaileak borroka gelditu eta K.O. teknikoz garaipena eman zion armeniar jatorriko errusiarrari.