Skip to main content

Lohizune Amatria (Mikel Zabalzaren senidea): "Gazteon inplikazioa beharrezkoa da memoria historikoaren borrokan"

Gurean Gaur

2019, aza. 27 - 12:11
Duela 34 urte hil zuten Mikel Zabalza, eta aurreko igandean gogoratu zuten Orbaitzetan: "Finean nahi duguna da egia kontatzea, gezur honekin amaitzea; behingoz aitortzea Mikel Zabalza torturapean hil zutela Intxaurrondon". Era berean, Estatuko indarkeriaren biktimen legea aldarrikatu du: "Estatuak erabili duen indarkeria horren barruan kokatu behar dugu Zabalzaren kasua". Gazteen beharra ere nabarmendu du memoriaren aldarrikapen horretan: "Garrantzitsua da memoria egiten jarraitzeko gertatu zenaren transmisio egokia izatea".