"Macho Man" indarkeria matxistaren kontrako antzerki-instalazioa aurkeztu dute Azkuna Zentroan
Gurean Gaur
2020, ots. 11 - 15:02
Azkuna Zentroak “Macho Man” antzerki-dokumentu instalazioa aurkeztu du gaur, martxoaren 2tik 15era ikusgai egongo dena. Alex Rigola antzerkigilearen sorkuntza da, eta obrak indarkeria matxista kritikatzen du. Antzerkia 50 minutu inguruko ibilbidea da, 12 gelatan banatuta. Gehienez sei laguneko taldeak gelaz gela joango dira, bertan bilduta dauden datu, epai, adierazpen zein kontakizunak entzuten eta barneratzen, hauekin elkarreragiteko asmoarekin. Helburu didaktikoa duen legez, ikastetxeetara zabalduko da eta hauek dohaneko sarrera izango dute, baita elkarteek eta interes taldeek ere. Taldeentzako prezio bereziak jarriko dira, eta norbanakoentzat 10 eurotan egongo dira salgai, 8 Azkuna Zentroko txartelarekin.