Martxoaren 8ko greba feministan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak
Gurean Gaur
2019, mar. 01 - 17:03
Ohiko deialdiei bira bat eman eta LAB sindikatuan afiliatutako emakume langileak “The handmaid’s Tale” telesailean bezala jantzita atera dira kalera. Emakumeek egunero arlo guztietan pairatzen dituzten zapalkuntzak salatzea izan da helburua. Lan esplotazioa, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, rolen inposaketa etab. Bereziki azpimarratu dute emakumeek doan edo modu guztiz prekarizatuan egiten dituzten zaintza lanek bizitzaren sostengarritasunerako balio eta garrantzia handia daukatela. Horretarako Bilbon zehar ekintzak egin dituzte.