Skip to main content

Merkataritza-elkarteek ohartarazi dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako denden %20 itxiko direla laguntzarik jaso ezean

  • Bideoa:
Covid19 gaitzak eragindako pandemiaren krisiak eztanda eginda, merkataritza eta ostalaritza establezimenduak izan ziren ixten lehenengotarikoak. Segurtasun neurriak hartuta, zabalik jarraitzen dute saltegi batzuek. Beste hainbat langilek Enplegu Erregulazioko Espedienteak adostu behar izan dituzte eta badira, ateak itxita dituzten beste hainbeste denda. Euskaldendak eta Euskomer merkataritza-elkarteek Lakuako Gobernuari jakinarazi diote sektore horretarako zuzeneko laguntzak ezarri behar direla; izan ere, horrelakorik ezean, irailean Euskal Autonomia Erkidegoko denden %20 itxiko direla aurreikusten baitute.
  • Created on .

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista