Misilak jaurti ditu Iranek AEBetako armadak Iraken erabiltzen dituen bi base militarren kontra
Gurean Gaur
2020, urt. 08 - 15:01
Irango Ali Khamenei aiatolaren iritziz, eraso hori “zaplazteko bat” izan da,baina ohartarazi du misil jaurtiketak ez direla “nahikoa izan”. Anbar hiriko Ain al-Asad basea eta Irakeko Kurdistanen dagoen Erbil basea erasotu dituzte. Hain zuzen ere, joan den astean Estatu Batuetako Armadak Qassem Soleimani Irango jenerala hil izanari erantzuteko. Washingtonek eta Bagdadek adierazi dute erasoaren ondorioz ez dela hil beren armadako soldadurik, baina Iraneko zeinbait hedabidek zabaldu dute “80 terrorista amerikar” hil dituztela, eta kalte handia eragin diotela AEBen ekipamendu militarrari.