Skip to main content

Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten

Gurean Gaur

2019, eka. 13 - 16:06
Euskal Herritik eta espainiar Estatuko beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi egunean Andaluzia eta Ceutara helduz. Uztailak 12tik 21era burutuko da estatuko laugarren Mugak Zabalduz karabana. Nazioarteko ekimena da. Antolatzaileek adierazi dute beste erakunde batzuekin aliantzak eratzeko helburua daukatela. Italiako Carovane Migrantiko kideek ere parte hartuko dute, adibidez. Andaluziarako bidea hartzearen arrazoia da hara iritsi direla Europako eskualdeetatik datozen migratzaile gehien. Adierazi dute, honen ondorioz, harrera-sistema instituzionalaren gabezia larriak azaleratu direla. Martxaren bidez errealitate desberdinak erakutsi nahi dituzte. Granadatik Motrilera doaz kulturartekotasuna ikusteko, Agecirasen dagoen Espainiako Barneratze Zentro handienetik pasatuko dira eta Huelvako probintzian amaituko dute. Karabana erabiliko dute salaketarako ekintzen eragina areagotzeko eta bertan boluntario izateko ekainaren 23an itxiko da inskripzio-epea.