Skip to main content

Otsailean jarriko da martxan gobernu arteko mahaia

Gurean Gaur

2020, ots. 06 - 18:02
Hilabete honetan bertan jarriko da martxan PSOE eta ERC-k adostutako negoziazio mahaia. Hala adostu dute gaur Quim Torra eta Pedro Sanchez, katalunia eta Espainiako presidenteek, Bartzelonan egin duten bileran. Hori bai, ez dira negoziaketaren edukiei bruuz adostasunetara iristeko gai izan. Madrildik autogobernuari buruz hitz egin nahi duten bitartean, Bartzelonatik autodeterminazio eskubidea jarri nahi dute mahai gainean.