Skip to main content

Parlamentu Britainiarrak atzera bota du hirugarrenez Brexiterako akordioa

  • Bideoa:
Ezta hirugarrenean ere. Parlamentu Britainiarrak atzera bota du, hirugarren aldiz, Theresa May lehen ministroak Europar Batasunarekin Brexita gauzatzeko lortutako akordioa. Hasiera batean gaur irten behar zuen Britainia Handiak Europar Batasunetik. Bruselak Apirilaren 12ra arteko epea eman zion ordea Erresuma Batuari plan hori onartu eta maiatzaren 22an akordioaren araberako Brexit eroso bat gauzatu ahal izateko. Esan bezala ordea, parlamentuak plan hori hirugarrenez baztertu ondoren, inoiz baino gertuago egon liteke akordiorik gabeko Brexit.
  • Created on .

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista