Skip to main content

Pentsiodunak beste astelehen batez elkartu dira Bilboko Udaletxean

Gurean Gaur

2019, Maiatza 13 - 17:05
Astelehenero bezala, pentsiodunak Bilboko Udaletxearen atarian bildu dira, pentsio duinak aldarrikatzeko. Gaurkoa, burutu duten 71. kontzentrazioa izan da, larunbatean Euskal Herriko eta Espainiako hainbat hiriburutan egindako mobilizazioak eta gero. Astero errepikatzen dituzten eskariekin batera, larunbateko mobilizazioen balorazioa egin dute. Hainbat hiriburu mobilizatu zirela adierazi dute, nahiz eta aurretik egindako beste manifestaldi handietan baino jende gutxiago hurbildu zen. Hala ere mugimenduaren aniztasuna eta batasuna sendo jarraitzen duela adierazi dute, eta mobilizazioekin jarraituko dutela, gutxieneko eskubide duin batzuk lortu arte. Estatuko hauteskundeen emaitzetan Pedro Sanchez irabazle atera izana ez dute begi txarrez ikusi. Hala ere, konfidantzarik ez dute parlamentuak haien egoera aldatuko duenik. Indarra eta aldatzeko gaitasuna beraiengan dagoela ondorioztatu dute, eta gauzak aldatzeko esperantzarik galdu ez dutela.
Hamaika Telebista