Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna bertan behera utzi du Iruñeko Udalak, kontratazioan "irregulartasunak" izan zirela argudiatuta
Gurean Gaur
2019, aza. 15 - 15:11
Irregulartasunak egotzita eten du Iruñeko udalak behin-behinean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna. Pailazoek hori aitzakia dela salatu dute eta euskara, aniztasuna eta euskal kulturaren aurkako marko batean kokatu dute Baluarten egitekoa zen ikuskizunaren etetea. Kontratazioa martxan jarri zuen EH Bilduk ohiko prozeduran egin zela argudiatu du, eta euskarafobia leporatu dio eskuineko udal gobernuari.