Skip to main content

Printzipio errepublikarrak indartzeko lege proiektua aurkeztu du Frantziak

Gurean Gaur

Islamismo erradikalaren hedapena ekiditea du helburu lege proiektuak. Erabat mugatzen du ikastetxeetatik kanpoko hezkuntza, gurtza-lekuen finantzaketa kontrolatzen du eta sare sozialen bidez informazio pribatua zabaltzearekin lotutako delitu berri bat aurkezten du. Zeresan handia eman du lege proiektuak Euskal Herrian, batez ere Iparraldean. EH Bai alderdiaren arabera, askatasun indibidual eta kolektiboen kontrako erasoa da.