Realak garaipen historikoa lortu zuen Granadan
Gurean Gaur
2019, Maiatza 13 - 19:05
Realak garaipen historikoa lortu zuen Granadan pasa den larunbatean Espainiako Ligako txapelduna den Athletico Madrilen kontra. Klubak 32 urtean lortu duen lehen titulua da Erreginaren Kopako finalekoa. Bat eta bi gailendu zitzaion Reala Atletiko Madrili; lehen gola madrildarrena izan zen arren Kiana Palaciosek berdindu zuen markagailua 18.minutuan eta Nahikari Garciak sartu zuen garaipenaren gola. Milaka zale batu ziren Donostian txuri-urdinei harrera egiteko igande eguerdian. Loiuko aireportuan egin zieten lehen harrera jokalariei, eta ondoren, Zubietan, ezusteko omenalditxoa egin zieten bertan bildutako zaleek. Eguerdian, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzan eta Donostiako udaletxean ere herritarren berotasuna jaso zuten jokalariek. Arratsaldean, Anoetako futbol zelaian omendu zituzten Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren amaieran.