Skip to main content

Sartagudako herritarrek Torrijos Administradorea erre dute bigarren aldiz herriko inauterietan

Gurean Gaur

2019, mar. 15 - 18:03
Aurten bigarren aldiz erre du Sartagudako herriak Torrijos Administradorea. 1936an Infantadoko Dukearen lurrak kudeatzen zituen Ramiro Torrijosek. Dukeak Sartagudako lur gehienen jabea zen eta Torrijosek lur horien administrazio desegokia egiten zuen batzuei lur ugari alokatzen zien bitartean, beste batzuei ezer ere ez baitzien eskaintzen. Desberdintasun horiek gatazka askoren iturria izan ziren. Gai hau izan da Sartagudako herritarrek hautatu dutena beren herri ihauteria sortzeko.