Skip to main content

Seaskako ikasleek eta irakasleek Donapaleuko kolegioa okupatu dute

Gurean Gaur

Astelehen arratsean hasi zuten okupazioa, eta bi egunez bertan egotea da asmoa. Ikasleek atzo arratsaldean bukatu zuten brebetako proba, eta 200 lagunek Donapaleuko (Nafarroa Beherea) Amikuze kolegioa okupatzea erabaki dute kopiak euskaraz zuzendu ditzaten eskatzeko.

Azken asteetan, euskaraz ikasi eta bizitzearen aldeko aldarrikapenak kalera ateratu dituzte Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikasleek.