Segurtasun Globalerako Legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak
Gurean Gaur
2021, api. 16 - 09:04
Polizia agenteen irudiak "min egiteko borondatearekin" zabaltzea delitu gisa tipifikatuko du. Oraindik ez dago argi zein irizpideren arabera zehaztuko den asmo hori. Erruduntzat jotako pertsonei bost urtera arteko espetxe zigorra eta 75.000 euroko isuna ezar dakieke.
Besteak beste, segurtasun legeak autonomia handiagoa emango dio udaltzaingoari. Manifestazioetan droneak erabiltzeko eta aurpegiak ezagutzeko kamerak erabiltzeko aukera zabaltzen du eta zerbitzutik kanpo dauden poliziek armak eramatea baimentzen du.