Sententziaren zain geratu da Turismoaren Mundu Erakundearen aurkako protestan atxilotutako gaztea
Gurean Gaur
2019, ira. 26 - 17:09
Turismoaren Mundu Erakundearen aurkako protestan atxilotutako gaztea epaitu dute gaur goizean Donostiako epaitegian. Akusatuak eta testiguek deklaratu dute gaur, eta sententziaren zain geratu da akusatua. ‘Bizitza da handiena’ ekimenak elkarretaratzea egin du Donostiako epaitegiaren aurrean, epaitutako gazteari babesa adierazteko eta jazarpen poliziala eta judiziala salatzeko. Ertzaintzak protestan ari zen kideetako bat eta hor zeuden kazetariak identifikatu ditu.