Tabernetan tartea uzten ez dutenei isunak jarriko zaizkiela iragarri dute Bilboko eta Gasteizko alkateek
Gurean Gaur
2020, Maiatza 12 - 18:05
Atzo tabernak itxi behar izan zituzten Bilboko erdiguneko Ledesma kalean. Eguerdian jendea pilatu egin zen, eta askok ez zuten utzi bi metroko tartea. Udaltzainak kale horretara joan ziren, eta arauen berri eman zieten tabernariei, baina ez zuten isunik jarri. Orduan, tabernariek terrazak itxi zituzten urruntzeko neurriak betearazteko modurik ez zutela argudiatuta. Bilboko Zapikaleetan ez zen arazorik egon. Pilaketok berriz jazo ezin direla ohartarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta zigorrak «zalantzarik gabe» ezarriko dituztela esan du.