Skip to main content

Txakurren adopzioen eskaerak gora egiten ari dira konfinamendu garaian

Gurean Gaur

2020, api. 03 - 13:04
Etxean sartuta egotea agindu bat den momentu honetan, kalera irteteko aukera bezala ikusi daiteke txakur bat izatea, hain zuzen, baimenduta baitago maskota kalera ateratzea, etxetik hurbil izanik eta denbora tartea mugatuta. Antonio Vercher Ingurumeneko fiskalak, adopzioak "nabarmen" ugaritu direla egiaztatu ostean, ohartarazi du arazoa dela “ez dakitela adopzio horiek interes benetan zintzoen ondorio diren edo titular berriek kalera atera ahal izateko aitzakia beharragatik diren".
Hamaika Telebista