Txinan 26 pertsona hil dira dagoeneko Wuhango koronabirusaren ondorioz
Gurean Gaur
2020, urt. 24 - 14:01
Txinako koronabirusak 18 hildako eragin ditu jada, eta, kutsatzearen erraztasuna ikusita, herrialdeko agintariek erabaki dute Wuhan-eko hiria ixtea. Aireportuak zein tren eta bus geltokiak guztiz itxi egin dituzte, birusa beste hiri batzuetara hedatu ez dadin. Gauzak horrela, hainbat neurri hartu dira, tartean, babes maskarak une oro eramatea, jende pilaketetatik urruntzea edota norberaren etxeko garbitasunean arreta berezia jartzea.