Xuaren gurasoak Valentziatik Aranjuezera lekualdatuko dituztela jakinarazi dute
Gurean Gaur
2020, urt. 23 - 13:01
Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga, Xuaren gurasoak, Valentziako Picassent espetxetik Madrilgo Aranjuezera lekualdatzea erabaki du Espetxe Zuzendaritzak, momentuz gehiagorik zehaztu gabe. Jakina da igandean hiru urte bete zituela umeak eta ondorioz, espetxeko araudiak hola agintzen duelako, kartzelatik aterarazi zutela, amarengandik eta aitarengandik banatuz. Kontuan izanda Xuaren gurasoek kondenaren hiru laurdena betea dutela, baldintzapeko askatasunean beharko lukete.