Skip to main content

Zaldibarko lan istripua salatzeko itxialdia egin dute hainbat sindikatuk Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan

Gurean Gaur

2020, ots. 12 - 13:02
"Prekarietatea hiltzailea" lemapean Zaldibarko zabortegian gertatutako lan istripua salatzeko, itxialdia egin dute sindikatuek. Honela, lan istripuak salatu eta erantzuleak seinalatu nahi izan dituzte. Oihu eta aldarrien artean, isilunea ere gorde dute aurten Hego Euskal Herrian hildako 11 langileak eta zaldibarren lur azpian desagertuta jarraitzen duten bi langileak gogoratzeko.