Zinema mundua Veneziara begira
Gurean Gaur
2020, ira. 03 - 12:09
Bertan abiatu zen atzo, pandemiak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiekin Mostra jaialdiaren 77. edizioa. 1932An, munduak ezagutzen zuen lehen zinema jaialdia izan zen Veneziako Mostra eta 2020 honetan, pandemia garaiko lehen jaialdi handia izatea ere egokitu zaio. Bidean geratu dira, besteak beste, South by South West, Locarno eta, handiena, Cannes.